martxelo otamendi

Eskuin muturraren mesedetan?

2024ko ekainaren 7a
05:00
Entzun

Asteburu honetan Europako Batasuneko herrialdeetan egiten ari diren bozketan bi datuk erakartzen dute Europako Batasunaren etorkizunean interesatuta daudenen arreta: eskuin muturraren gorakada zenbatekoa izango den, eta eskuinak eta eskuin muturrak bat eginda gehiengoa lortuko duten euroganberan.

Ematen du, argitaratutako inkesten arabera, eskuin muturrak ez duela zailtasunik edukiko botoen %20ra iristeko. Eta gertagarria da eskuinaren eta eskuin muturraren baturak gehiengoa lortzea.

Aztertu beharrekoa da, kanpaina honetan gertatu denez, eskuin muturraren hazkundearen beldur direnek —zutabegile hau tartean— egoki jokatzen ote duten eskuin muturra bera hauteskunde kanpainaren eztabaidaren erdian jarrita. Kezkagai nagusia izan da sektore aurrerazaleentzat, eta horrek ikusgaitasun handia eman dio eskuin muturrari.

Antzeko fenomenoa gertatu da Katalunian Aliantza Katalana alderdi independentziazale eta xenofoboarekin. Alderdiko buru Silvia Orriolsek irabazi zituen udal hauteskundeak Ripollen 2023an, eta alkatetza lortu zuen teorian eskuin muturrarekin oso kezkatuta dauden Juntsek, ERCk eta PSCk ez zutelako adostu alkate nor jarri. Aurtengo Kataluniako hauteskundeetan, Aliantza Katalana izan da eztabaidetako vedettea. Ondorioa? Urtebetean, deus ez izatetik parlamentuan hiru eserleku lortzera pasatu da Aliantza Katalana, kanpaina arerioek eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.