martxelo otamendi

Errektoreordea gordeketan

2024ko azaroaren 13a
05:00
Entzun

Lokaztegi arriskugarria bihurtu dira sare sozialak EHUrentzat, gauza onik ez datorkiolako esparru basati horretatik. Ez da oraindik isildu sare sozial batean mezu matxista eta homofoboak botatzeagatik kaleratu zuten Zuzenbide Fakultateko ordezko irakaslearen eskandaluaren oihartzuna, eta orain errektorea aukeratzeko kanpainan Guillermo Quindos katedradunari sare sozialetan gordeketan ibiltzea otu zaio. Itsusia litzateke hori edozein irakaslek egitea, baina kasu honetan irakaslea katedraduna da, errektoreordea, eta hilaren 26an egingo diren hauteskundeetan oraingo errektorearen zerrendan zihoan, eskandaluagatik bere burua zerrendatik kentzera behartuta ikusi duen arte. 

Zulo handia egin dio irakasleak Eva Ferreira errektorea berraukeratzeko kanpainari, garaipena arriskuan jartzeraino agian. Errektoreak ezer ez zekiela sinesgarria izan arren, jazotakoak laino iluna zabaldu du haren hautagaitzari buruz. Troll bat erabilita, Joxerramon Bengoetxea beste hautagaiaren aurkako mezuak zabaldu ditu Quindosek.

Istorioa borobiltzeko, espioitza film onetan bezala, Informatika Fakultateko ikasle  batek harrapatu du katedraduna gordeketan. Hauteskundeetan aterako den irabazleak badaki zein izan behar duen bere lehendabiziko erabakiak, alegia, ikasle hori kontratatzea irakasle gordeketalari gehiago harrapatzeko.

Eginak eginda, segitu lezake Quindosek katedraduna izaten?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.