martxelo otamendi

Eroriko ez den monumentua Iruñean

2024ko azaroaren 21a
05:00
Entzun

Ados jartzeko gai zaila da, zer egin —behin hura bukatuta— diktadura batean esanguratsuak izan diren eraikinekin, errepresioarekin zuzenean lotutako ikur arkitektonikoak baitira. Sendoak, handiak… betiko irauteko asmoarekin eraikitzea agindu ohi zuten diktadurako arduradunek, diktadurak berak ere bukaerarik edukiko ez zuela sinetsita.

Frankistek 1942an Iruñearen erdigunean altxa zuten Erorien Monumentuaren etorkizuna eztabaida iturri izan da azken urteotan. Eztabaida horrek bide motza eduki zuen udaletxean UPNk alkatetza zeukan bitartean, ukitu ezin zen eraikina zelako. 

2015eko udal hauteskundeen ondoren EH Bilduk alkatetza hartuta, indarra hartu zuen eztabaidak iruindarren etxe nagusian. Hiru aukera zeuden: bere horretan uztea –UPNk nahi zuena—, hauts bihurtzea –hori eskatu zuten otsailean Nafarroako hogei elkarte memorialistak—, eta zutik irautea frankismoaren ikurrak kenduta.

Hirugarren aukera izan da udaleko hiru alderdi nagusien artean –EH Bildu, PSN eta Geroa Bai— adostasuna bildu duen bakarra. Hainbat aldaketa nabarmen eginda, memoria demokratikoaren gunea izatea nahi dute.

Auschwitz –Polonian— izan zen nazien kontzentrazio esparrurik gogorrena. Eraikinak bere horretan utzita, iaz 1,5 milioi bisitari eduki zituen museoa zabaldu zuen 1947an Poloniako Gobernuak. 

Iruñeko kasu bera da?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.