martxelo otamendi

ERC, pitzatuta

2024ko abenduaren 17a
05:00
Entzun

Alderdietako batzarrek aukera ematen dute nola dauden ikusteko: lidergoa, barne kohesioa, militanteen animoa… Larunbatean ERCk egindako batzarrak argibide asko eman dizkigu —txarrak gehienak— alderdiaren egoeraz. 

Krisi gogor batek harrapatuta dauka ERC. Distantzia —eta haserrea— handitu egin da oinarrizko militanteen eta zuzendaritzako arduradunen artean, gaizki ari da hauteskundeetan, botere galera handia nozitu du erakundeetan, alzheimerraren barne kanpaina Maragall anaien aurka…

Batzarreko puntu nagusia hurrengo urteetan alderdia gidatuko duen lehendakaria aukeratzea zen. Bi hautagai aurkeztu ziren: 2011tik lehendakaria izan dena, Oriol Junqueras, eta iragan hurbilarekin hautsi eta erabateko belaunaldi aldaketa proposatzen zuen Xavier Godas. Bozketaren emaitzak alderdiaren erabateko haustura bermatu zuen: %52rekin irabazi zuen Junquerasek. 

Arrazoizkoa da pentsatzea Godasek jaso zituen boto asko bere aldekoak baino gehiago Junquerasen aurkakoak izan zirela, alderdiak azken urteotan eraman duen bide bihurgunetsuaren erantzuletzat jotzen dutelako militante askok Junqueras. Aro berri bati hasiera eman nahian, zuzendaritza —aurpegi berriekin— zeharo aldatu behar zela uste zutenek Godasi eman zioten botoa.

Jostun lanetan hasi beharko du behinolako historia irakasle izandako Junquerasek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.