martxelo otamendi

Eraikin publikoak Frantzian

2024ko azaroaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Estatu handia da Frantzia, kuantitatiboki —68 milioi herritar— eta kualitatiboki. Bigarren berezitasunean, esan dezakegu inguruko herrialdeetan baino parte hartze handiagoa daukala estatuak herrialdeko egituretan. Adibide bat: Frantzian funtzionario publikoak langileen %21 dira, %15 Espainian, %13 Italian, %10 Alemanian…

2025eko aurrekontuen prestaketan berritzailea —eta oso eztabaidagarria— den erabakia hartu nahi du Emmanuel Macronen gobernuak: jabetza publikoko orubeak eta eraikinak kudeatuko dituen erakunde publiko berezi bat sortzea proposatuko du. Eginkizuna? Ordena jartzea orube eta eraikin publikoen mataza antolatugabean, ondo zenbatu orube eta eraikin publikoen parkea, erabilera kontrolatu, eta, gobernuaren diru biltzailearentzat benetan garrantzia daukana, orube eta eraikin horien erabilera diru iturria izatea gobernuarentzat.

Kontraesankorra eman lezake, baina, Macronen egitasmoak aurrera egiten badu, ministerio batek alokairua ordaindu beharko dio estatuari erabiltzen dituen eraikin guztiengatik; alegia, bere aurrekontutik diru kopuru handi bat bideratu beharko du alokairuak ordaintzeko, segur aski, esku artean dauzkan proiektuen kalterako. Jabetza publikokoa izan eta erabiltzen ez diren orubeak eta eraikinak saltzea ere proposatzen du gobernuak.

Ea zer dioen ezkerreko oposizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.