martxelo otamendi

EAJ, Iberdrolaren eta Repsolen erdian

2024ko martxoaren 23a
05:00
Entzun

Umeei, aita edo ama, zein maite duten gehiago galdetu ohi zaien bezala, galdetuko bagenio EAJri Repsol edo Iberdrola nor maite duen gehiago, ez genuke erantzun argi bat jasoko, biak maite dituelako. Maitasun interesatua da biekin daukana, biek milioi asko ordaintzen dizkiotelako zergetan Bizkaiko Aldundiari, eta zeharka Eusko Jaurlaritzari. Zerga ordaintzailerik handienak dira, Repsol (Petronorren eskutik) Iberdrola baino gehiago.

Maitasun bipolar horretan oso eroso egon da orain arte EAJ bi enpresekin, biekin harreman ona eduki du, urteotan bien artean eduki duten gerra ezkutuan eraman dutelako, EAJ behartu gabe, baten edo bestearen alde egitera. Baina Iberdrolak, itxurazko bake hori hautsi, eta auzitara eraman du Repsol, bezero berriak bereganatzeko egin duen kanpainan zuriketa berdea egitea leporatuta, alegia, ustez gezurretako publizitatea egiteagatik lehia desleialagatik.

Labanak lur azpitik atera dituzte bi enpresek —Ignacio Sanchez Galan Iberdrolakoak eta Josu Jon Imaz Petronorrekoak pertsonifikatuta—, eta plaza publikora azaleratu dute borroka, itxura guztien arabera luze eta gogor joko duena. Borrokak aurrera egiten duen neurrian, ez genuke baztertu beharko bi enpresek EAJ —eta bere esku dauden erakunde publikoak— haien alde jartzera behartzea.

Arazo larria EAJrentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.