martxelo otamendi

Diada, gazteak kezkagai

2024ko irailaren 12a
05:00
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpainan EH Bilduk Tolosan egin zuen mitinean protagonismo berezia eman zien koalizioko gazteei.

Atzoko Diadan, Herrialde Katalanetako gazte erakundeetako ordezkariek eman zioten hasiera Omniumek antolatutako ekitaldiari. Itzal handiko gonbidatuekin egiten du erakunde horrek ekitaldia urtero. Gazte talde handi bat igo zen taula gainera.

Bi kasuetan —EH Bildu eta Omnium— ekitaldietako arduradunek erakutsi nahi izan zuten, oso zabalduta dagoen ustea gezurtatu nahian, gazteek badutela interesa bi herrietako egoera politikoan, eta lanerako prest daudela.

Hauteskunde ekitaldi hartan EH Bilduk argi utzi nahi zuen koalizio horrek ere baduela gaitasunik gazteak bildu eta lanean jartzeko. Omniumek Katalunian azkenaldian independentzia nahi duten gazteen ehunekoa asko jaitsi dela dioten inkestei erantzun nahi izan zien.

Gainerakoan, Kataluniako erakunde eta alderdi independentziazaleen arteko harremanak okerrera egiten segitzen du; amildegiaren hondora iritsi direla uste dugunean, beste ate bat zabaltzen zaie hanka azpian, eta beherago erortzen dira.

Adibide lazgarria: Diada bezperan El Fossar de los Morereseko ekitaldian ERCko hizlariek independentziaren aldeko militante batzuen aldetik jasan behar izan zituzten irainak. Inoizko gogorrenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.