martxelo otamendi

Carrero, jertseak airean

2023ko abenduaren 21a
05:00
Entzun

Ez zitzaion oso larria irudituko Vatikanoari Carrero Blancoren bortxazko hilketa. Francoren ministro Laureano Lopez Rodo gogotik saiatu zen Eliza katolikoaren ordezkari gorenen batek Carreroren atentatua gaitzets zezan, baina ez zuen lortu. Babes hori nahi zuen Francok Vatikanotik, baina alferrik izan zen saiakera. Doluminak adieraztera mugatu zen Paulo VI.ak gidatzen zuen eliza.

Zer dela-eta hartu zuen jokabide hori Eliza katolikoak, kontuan hartuta bera ere estatu bat dela, eta bidezkoa izan zitekeela mendeetako harreman diplomatikoa daukan beste estatu baten buruaren aurkako atentatua oso era gogorrean kritikatzea? Estatuen arteko gutxieneko elkartasunaren izenean, behinik behin. Ez da izango, nazioarteko diplomazian askotan erabiltzen den argudioa bere eginez, katolikoen orduko arduradunek ez ziotela oso egokia iritzi diktadura baten zutabe nagusiaren hilketaren aurka agertzeari? Alegia, hildakoa satrapa bat bada, maila baxuko adierazpena.

Gauza bera pentsatuko zuten 1979ko urriaren 25ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Autonomia Estatutuaren erreferendumaren gauean Bilboko Casillan bildu zirenek, emaitzak iritsi bitartean behin eta berriro bota baitzuten jertsea airean gora, Carreroren atentatua goraipatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.