martxelo otamendi

Carrero Blanco

2023ko abenduaren 19a
05:00
Entzun

Berrogeita hamar urte beteko dira bihar ETAk Luis Carrero Blanco almirantea hil zuela, erakunde armatu horrek inoiz egin duen atentaturik ikusgarrienean, eta ikusienean. Espainiako presidente izendatu berri zuen Francisco Franco diktadoreak, erregimenari segida irmoa emateko aukerarik seguruena zelakoan. Bera bezalako militarra –bat egin zuen Francorekin 1936ko altxamenduan, itsas armadako marinela zela–, gogorra eta irekiera prozesu guztien aurkakoa.

Mende erdi honetan historialari gehien-gehienak bat etorri dira atentatu horren ondorio politikoez. ETAren jardunaren aurka beti egon diren historialari eta pentsalariek behin eta berriro errepikatu dute. Hil hurren zegoen Franco, eta atentatu horrek eten egin zuen frankismoaren jarraipen sendoa; bai, behintzat, ordura arte ezagutu genuen bezalako frankismoa.

Atentatua egin zuteneko data borobil honetan, aitzitik, ugaritzen ari dira atentatu horri garrantzia kentzeko saio teorikoak, hau da, Carreroren heriotza garrantzirik gabekoa izan zela eta, hori nahikoa ez balitz bezala, ez zela profitagarria, mesedegarria, izan. Alegia, Carrerok bizirik segituta ere berehala jausiko zela frankismoa.

ETAren aurka egoteak ezin ditu batzuk begi bistakoa dena ukatzera eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.