martxelo otamendi

Boto jaitsiera

2024ko azaroaren 8a
05:00
Entzun

Donald Trumpek kanpainan agindutakoen erdiak betetzen baditu, ez da asko aspertuko nazioarteko politikari eta harreman komertzialei begira dagoena: denontzako enkarguak ematea izan baita kanpaina errepikakorrean Trumpek egin duen gauza bakarra, irainez eta mehatxuz ederki hornituta.

Errepublikanoen hautagaiak erabilitako formek ez diote kalte larririk egin botoak biltzeko orduan. Kaltea bai, boto kopuruan behera egin duelako, baina nahikorik ez garaipena eragozteko: 63 milioi boto jaso zituen 2016an, 74 milioi 2020an, eta 72 milioi asteartean. Benetako jaitsiera handia Kamala Harrisena izan da; 68 milioi boto bilduta urruti geratu baita Bidenek 2020an lortu zituen 81 milioietatik. Astearteko bi hautagaiek egin dute behera, baina Trumpek galdutakoak ez dira igaro Harrisen poltsara. Bi etsipenek eragotzi zioten Harrisi asteartean jarraitzaileen eta komunikabideen aurrean agertzea, hau da, galtzeak eta boto jaitsierak.

Migrazioa, ekonomia eta nazioarteko harremanak dira Trumpek aldaketa gogorrak iragarri dituen hiru esparru nagusiak. Mexikoren eta AEBen arteko mugaren bi aldeetara dauden migrante ezlegalek kolpe latza hartu zuten Trumpek irabazi zuela jakitean. AEBetan daudenak kanporatu egingo dituelako, eta Mexikon dauden ertamerikarrei igarotzen utziko ez dielako.

Irabazleak? Mugako mafiak, handitu egingo delako migranteekin trafikatzen duten mafiekiko zaurgarritasuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.