martxelo otamendi

Biden tematia

2024ko ekainaren 29a
05:00
Entzun

Oso gaizki egin behar ditu gauzak azaro bitartean Donald Trump hautagai errepublikanoak AEBetako presidentetzarako hauteskundeak ez irabazteko, edo bestela izuak harrapatu behar ditu estatubatuarrak, atzoko eztabaidaren ondoren demokratak hartu zituen neurri berean.

Egoskortuta dago Joe Biden presidentea: berak izan nahi du, kosta ahala kosta, demokraten hautagaia azaroko hauteskundeetan. Aurreko presidente gehienek egin dutena egin nahi du, hau da, legeak onartzen duen bigarren legealdian presidente izatea. Baina gero eta agerikoagoa da atzoko Biden ez dela duela lau urteko hura, asko moteldu delako fisikoki eta, herenegungo eztabaidan ikusi genuenez, ideiak taxuz adierazteko arazoak dauzkala. Bere egoera fisiko eta mentalak kalte handiagoa egingo dio bere hautagaitzari Trumpen aho berotik haren aurka atera litezkeen gehiegikeria guztiek baino.

Alde batera eginaraziko diote demokratek Bideni? Ez du ematen, presidentea da, eta AEBetan alderdiek ez daukate gure inguru politikoan daukaten erabakimena. Hauteskunde makinak dira han alderdiak, ez gehiago.

Bidenek oso argi utzi du lau urteotan ez zeukala batere asmorik lehendakariorde Kamala Harris Etxe Zurirako bidean jartzeko. Oso protagonismo gutxi eman dio hango politikan, eta batere ez nazioartekoan.

Hautagai hobea litzateke Harris, etsipenak hartutako hautesle berriak motibatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.