martxelo otamendi

Bertako lan hitzarmenen garrantzia

2024ko maiatzaren 22a
05:00
Entzun

Urteak igaro dituzte Hego Euskal Herriko sindikatu abertzaleek eskatzen hemengo lan itunen nagusitasuna Espainiako lan itunekin talka egiten dutenean. Orain arte, Espainiako lan itunak gailendu egiten zitzaizkien Hego Euskal Herrikoei, nahiz gure herrikoek eskubide gehiago aitortu langileei. Espainiako lan itun horiek estatua egituratzeko zutabeak ziren, garbi uzteko estatuak agintzen zuela langileen eskubideen arloan ere; agindu eta irizpideak berdindu, hemengo langileen kalterako.

Atzo onartu zuen aldaketa Espainiako Gobernuak, hori izan baitzen iaz Pedro Sanchezen inbestidurari babesa emateko EAJk jarritako baldintzetako bat.

Batez beste, eskubide gehiago jasotzen dituzte Hego Euskal Herriko lan itunek, hala soldatetan nola langileek egin beharreko ordu kopuruan. Komeni da ez ahaztea Hego Euskal Herrian langileen eskubideen aldeko borroka handiagoa egiten dutela sindikatuek eta langileek; horren ondorioz, lan hitzarmenak hobeak dira, eta ez bakarrik soldaten eta ordu kopuruen atalean: eduki soziala daukaten beste ataletan ere hobeak dira.

Soldata hobeek kotizazio eta erretiro hobeak ekartzen dituzte.

Lan esparru propioa eskatu dute azken hamarkadotan ELAk eta LABek, beste sindikatu txikiagoekin batera. Atzoko aldaketa urrats garrantzitsua da lan esparru propioaren bidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.