martxelo otamendi

Begia arriskuan

2024ko otsailaren 14a
05:00
Entzun

Joan da Villabonako 16 urteko gazte bat lagunekin Tolosako inauterietako festak ospatzera, bera dagoen lekutik gertu gazteen arteko borroka bat gertatu da, Ertzaintzak iritzi dio esku hartu behar duela gazte horien borroka baretzeko, eta gazteen arteko borrokarekin zer ikusirik ez daukan Villabonako gazte horrek, Ertzaintzak bota duen jaurtigai batek jota, Donostiako erietxean bukatu du begi baten ikusmena galtzeko arriskuarekin.

Nola da posible hori gertatzea? Ez digute esango, zauritutako gazteari zor zaion errespetuagatik, «zoritxarraren ondorio» izan denik? Ertzaintzak barne ikerketa bat agindu du, zer gertatu den argitzeko. Ulergarria da herritar askoren sinesgaiztasuna iragartzen diren ikerketa horien inguruan, politikariek beren menpeko polizia itsuki babesteko joera daukatelako, eta oso aurrekari txarrak daudelako: Iñigo Cabacasen auzian, hasieran, Eusko Jaurlaritzak bertsio kontrajarri bat baino gehiago eman zuen.

PSE zegoen orduan Eusko Jaurlaritzan, eta EAJ oposizioan. Joseba Egibar jeltzaleak, mesfidati barne ikerketarekin, Ertzaintzatik kanpoko adituek egindako ikerketa independente bat eskatu zuen Cabacasena argitzeko, Erresuma Batuko Poliziaren protokoloak ezartzen duenaren bide beretik.

Tolosako kasuan ere ikerketa independentea?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.