martxelo otamendi

Barnier gillotinan

2024ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Bazekien Emmanuel Macron Frantziako presidenteak oso litekeena zela Michel Barnier lehen ministroak denbora laburra irautea Matignonen. Frantziako legeak ez du uzten hauteskundeak egin eta urtebeteko epean errepikatzen, eta epe hori betetzeko erabili nahi izan du Barnier eskuindarra. Ondo joanez gero berarekin jarraitu, eta gaizki ateraz gero, hauteskunde berriak egin datorren urteko uztailean. 

Gaizki atera zitzaion Macroni hauteskundeak iragan uztailera aurreratzea, ez baitzituen irabazi —bigarren geratu zen ezkerraren atzetik—; eta okerrago atera zaio Barnier lehen ministro jartzea. Begi bistakoa da hobetoxeago begiratzen ziotela Barnierri eskuinak eta eskuin muturrak ezkerrak baino. Baina biek ala biek zigortu nahi zuten Macron, eta horregatik moztu diote Barnierri burua gillotina politikoan. Macronek galdu zuen asteazkeneko zentsura mozioa, eta Marie Le Penek irabazi; orain arte ikusi gabeko jokaldi batean —ezkerrarentzat bereziki arriskugarria—, Le Penek babesa eman ziolako Fronte Popular Berria ezkertiarren koalizioaren zentsura mozioari.

Frantzian zentsura mozioak propositiboak ez izanda —alegia, aurkezten duenak ezin du hautagairik proposatu—, beste hautagai bat aurkeztu behar du Macronek. 

Norekin saiatuko da oinarrizko akordioa egiten, Le Pen gillotina zorroztailearekin?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.