martxelo otamendi

‘Baldintza eta subjuntibo’ Arkautin

2024ko irailaren 3a
05:00
Entzun

Garai batean, Ertzaintzaren musika bandak kontzertuak ematen zituen herrietan; «Ertzaintzaren alde atsegina ginen», bandako zuzendariordearen hitzetan.

Bi urte barru hartuko dute erretiroa hasieratik geratzen diren sei ertzain musikariek, eta bertan behera utziko dute urtean 100 kontzertu eskaintzera iritsi zen banda. Errepertorio unibertsala jotzen zuen bandak, baita gure kantagintzan oso estimatuak ditugun Itoiz eta Ken Zazpi taldeen kantak ere.

Ez dakigu duela 40 urte sortu zen banda horrek inoiz jo ote duen Gozategiren Nor-Nori-Nork kanta, edo akademiako euskarazko klaseetan erakutsi ote dieten ertzainei «baldintza eta subjuntibo» estrofa kantatzen. Bingen Zupiriaren izendapenaren ondoren —nahiko ustekabea ez, nonbait— sorpresa kutxa da oraindik ere Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Saila; azkena 2017tik Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izandako Miren Dobaranek eman digu, Arkautiko Ertzaintzaren Akademiako zuzendaria izango baita.

Azken hamarkadotan akademiatik irten diren ertzain askoren jarrera ikusita, ez dauka lan samurra Dobaranek biharko ertzainak eta udaltzainak izango direnak euskalduntzen eta euskaltzaletzen; eta polizia berriei herritarren giza eskubideek errespetua merezi dutela erakusten.

Errazago izango zitzaion Dobarani, aldeak alde, Jaurlaritzan egon denean euskalgintzako eragileekin akordioetara iristea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.