martxelo otamendi

EH Bai, proposatzaile

2024ko abenduaren 19a
05:00
Entzun

Oso jokabide aktiboa dauka Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, hilabeteak daramatzalako etorkizun hurbilerako estrategiaz gogoeta egiten, eta, behin gogoeta egin eta bateratu ondoren, proposamenak lantzen. Bukatzear dagoen urtea etekintsua izan da alor horretan, eta egindako lanaren emaitzak hastear dagoen urtean ikusiko ditugu; eta hurrengoetan. 

EH Baik azkarki profitatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu izana, eta, urteetan egindako lanaren eta ezker frantziarrarekin egindako elkarlanaren ondorioz, EH Baiko kide Peio Dufauk eserlekua lortu zuen Frantziako Asanblean.

Bagira mugimendua, Herri Bidea prozesua… geldirik ez dagoen eta eginkizun handia daukan sektore politiko baten mugarriak dira. Azken urratsa EH Bairen eskutik etorri da. Beste alderdi politikoei aurre hartuta, Ipar Euskal Herriko eztabaida politikoaren ardatza izango den proposamena aurkeztu du duela egun gutxi: Hemen Bai autonomia egitasmoa.

Politika publikoak behar bezala kudeatzeko, ahalik eta autogobernurik handiena eskuratzea proposatzen dute, subiranotasun fiskalarekin eta arloz arlo 24 eskumenekin. 

Oharra: Patri Urkizu euskaltzale, ikertzaile eta idazle handia hil da. Egin diezaiokegun omenaldirik onena bere bidetik lanean segitzea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.