martxelo otamendi

‘Azkuna botoa’ ari da galtzen EAJ

2024ko ekainaren 13a
05:00
Entzun

Bilboko alkate jeltzale ohi Iñaki Azkunak normalean EAJri botoa ematen ez zioten herritarren botoa jasotzeko abilezia zeukan. Foru hauteskundeak eta udal hauteskundeak egun berean izanda, EAJren Batzar Nagusietako hautagaiak Bilbon lortzen zituen botoak baino dezente gehiago lortzen zituen Azkunak udal hauteskundeetan. Biak alderdi berekoak, biek Bilbon bakarrik lortutakoa zenbatuta, eta bien hautetsontziak elkarren ondoan egonda.

Bestelako hauteskundeetan PSEri edota PPri botoa ematen zioten hautesle askok Azkunari ematen zioten udalerako.

EAJk urteetan eduki duen hazkunde handia, bereziki, Azkuna botoaren eskutik lortu du. Espainiako bi alderdi handi horien egoera nahastua zenean —barne gatazkak, ustelkeria...—  herritar ez-abertzale horiek EAJn topatu zuten euren botoa, maileguan emanda, uzteko lekua.

Zer ari zaio gertatzen EAJri? Maileguko boto hori, Azkuna botoa, azken hiru hauteskundeetan PSEra eta PPra itzuli dela. Horrez gain, boto espazioaren beste muturrean, boto emaile abertzale batzuk EH Bildura igaro dira, marka horrek sor ziezaiekeen bertigoa gaindituta.

Boto galeraren ondorioz, gogoeta egingo dutela agindu zuen atzo BBBko lehendakari Itxaso Atutxak EIko Faktoria-n. Ez al zuten hori bera egin 2022an Entzunez Eraiki prozesuaren eskutik?

EAJren arazoa ez da barne egitura joan den mendekoa dela. Kanpoan dauka arazoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.