martxelo otamendi

Auzitegi Konstituzional tematia

2024ko apirilaren 10a
05:00
Entzun

Zergatik tematzen da Espainiako Auzitegi Konstituzionala mugatzen zertaz eztabaida lezakeen estatu barruko nazio baten legebiltzarrak? Parlamentu baten zeregin nagusia da lege bihurtzeko asmotan erakunde horretara gobernuak, alderdi politikoek eta herritarrek —herri ekinaldi legegileen bidez— eramaten dituzten proposamenak eztabaidatu eta onartzea edo errefusatzea. Horrekin batera, ondorio legegilerik ez daukaten adierazpenak eztabaidatzen eta onartzen dituzte ganbera horiek. Batean, baleen ehizaren aurkakoa, eta bestean, Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren aurkakoa.

Duela hilabete, independentzia prozesua berriro abiatzea proposatzen zuen herri ekinaldi legegile bat aurkeztu zuten herritar batzuek Kataluniako Parlamentuan, jakinda arestian aipatutako adierazpenek baino hauts politiko gehiago sortuko zuela. Parlamentuko mahaiak ekinaldiari bide ematea erabaki zuen, Juntsen eta CUPen aldeko botoekin, eta ERCren abstentzioarekin. Alderdi subiranisten babesa daukan Espainiako Gobernuak mahaiaren erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean, eta atzo jakin genuen auzitegiak onartu egin zuela helegitea. Ondorio zuzena: ekinaldiaren proposamena bost hilabetez etenda geratuko da.

Beste behin, Auzitegi Konstituzionala herritarrek aukeratutako erakundearen zeregina mugatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.