martxelo otamendi

Assange, espioi soziala

2024ko ekainaren 26a
05:00
Entzun

Arrisku handiko lana da estatuen sekretuez jabetzea eta, ondoren, denon begi bistan jartzea. Historikoki, oso bestelakoa izan da espioien zeregin nagusia: estatu baten ezkutuko paperez eta egitasmoez jabetu eta beste estatu bati ematea. Horrela izan da, eta da gaur egun inoiz baino indar handiagoz, errealitatean eta fikzioan. Alegia, literaturan eta filmetan.

Espioi tipologia berria sortu da duela gutxi, espioi soziala. Ez du estatu baten alde zelatatzen, gizarteari zabaltzen dizkio, erne egon dadin, estatuen gehiegikeriak eta praktika ilegalak frogatzen dituzten dokumentuak. Julian Assange australiarra da espioi sozialik ezagunena, Wikileaks ikerketa webgunearen sortzailea eta editorea.

Milaka dokumentu sekretu publiko egiteagatik AEBetako justiziak jazarria, zazpi urte igaro zituen Ekuadorrek Londresen daukan enbaxadan gordeta, eta ondoren beste bost Erresuma Batuko espetxe batean, AEBek eskatutako estradizioaz erabaki bitartean.

Assangek egindako lan ausartak mundu guztian bildutako elkartasunak behartu egin du AEBetako Gobernua estradizioari uko egitera, eta Assange atzo aske utzi zuen akordioa sinatzera. Assangek onartu du egindakoa delitua dela, eta AEBek bakean utziko dute.

Garesti atera zaio egiaren alde eta AEBen inpunitatearen aurka hartu zuen jarrera konprometitua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.