martxelo otamendi

Asiron Estafetan

2023ko abenduaren 14a
05:00
Entzun

«Sintonia ona iristen zaigu sozialistengandik, baina oraindik goiz da ezer zehazteko», erantzun zien Joseba Asironek zutabegile honi eta haren Historia Fakultateko ikaskide eta alderdi bereko alkate ohi bati. Uztailaren 12a zen, Estafeta kalean, gaueko 21:00etan. Asiron zen bakarra kale hartan, une hartan, zazpi pauso segidan emateko egoeran zegoena, eta hori baliatuta, tupustean, PSNrekin akordioa egin eta berriro alkate izateko aukeraz galdetu genion.

Hilabete lehenago, PSNk Cristina Ibarrola (UPN) Iruñeko alkate izatea ahalbidetu zuen, eta inork ez zuen dudarik egiten EH Bilduk hilabete barru ez zuela oztopatuko Maria Txibite (PSN) Nafarroako lehendakari izatea, eta ezta ere Pedro Sanchezek Espainiako presidentetza berrestea artean egin gabe baina deituta zeuden hauteskundeetako emaitzen kalkulagailu parlamentarioak bidea ematen bazuen. Bitartean, UPN bat egiten, eta jendea eramaten, Iruñean berriki Sanchezen aurka egindako elkarretaratzeetara. Anormalitate bat, edozein lekutatik begiratuta.

EH Bilduren motxila-ren argudioak —aitzakia?— epemuga behar zuen, eta Sanchezek ezarri zuen Mertxe Aizpuruarekin eta Gorka Elejabarrietarekin bilera publikoa egin zuenean.

Gaiztoa izan beharra dago Asiron alkate egingo duen batzarra Inozente Egunean jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.