martxelo otamendi

Arrazismoa futbolean

2024ko apirilaren 5a
05:00
Entzun

Eztabaida interesgarria sortu du asteburuan Sestaoko Las Llanas futbol zelaian gertatutakoak. Sestao River eta Majadahonda taldeen arteko futbol partida bertan behera geratu zen, bigarren taldeko jokalariek —haien atezain beltzari egindako irain arrazistengatik— aldageletara joan eta partida jokatzen ez segitzea erabakita.

Labur esanda. Riverren zale batek irain arrazistak egin zizkion Cheikh Sarr atezainari, eta hura, pazientzia galduta, zalearengana joan zen lepokotik heldu eta astintzera, ez oso modu bortitzean. Arbitroak kanporatu egin zuen atezaina, eta ondoren haren taldekideak joan egin ziren zelaitik. Lehenengo galdera: nork eten behar zuen partida, Majadahondako jokalariek edo arbitroak? Riverrek ukatu egin du irain arrazista egon zela. Atezainak egingo zuen egin zuena iraindu ez balute?

Kirol epaile batek, oso sentsibilitate gutxi erakutsita, denak zigortu ditu. Bi partida jokatu gabeko zigorra Cheikh Sarr atezainari, Riverren etxeko hurrengo bi partidak publikorik gabe, eta isunak bi taldeei.

Justua da eraso arrazista jasan zuen Cheikh Sarr atezainari jarritako zigorra, kontuan hartuta eraso leun bat izan zela eta gertatu eta gutxira onartu zuela gaizki egin zuela zalea astinduta? Ez al zen nahikoa kirol epailearen idatzizko ohartarazpen batekin? Iraindua izan, eta, gainera, zigortua?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.