martxelo otamendi

Argindar dorreen segurtasuna

2025eko martxoaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Argindarraren autobideari eusten dion dorre batera igota larunbatean Usurbilen bi adingabek eduki zuten istripu larriak argi erakusten du oraindik asko daukagula hobetzeko segurtasunaren esparruan. Ez da, gainera, azken urteotan era horretako istripu bakarra.

Gertatutakoaren ardura zuzena jolasean ari ziren nerabeena da, baina ez dira jazotakoaren arduradun bakarrak. Eskandalagarria da ikustea nola ari den dorreen jabea —Iberdrola ukiezina eta ahalguztiduna— erantzukizuna uxatzen, esanez dorreak haienak direla baina dorrearen inguruko segurtasun neurriak hartzea lurraren jabe pribatuaren ardura dela. Nola da posible hori? Eta, argindar konpainiaren eta lur jabearen arteko kontratuak zehazten badu dorrearen inguruko segurtasuna jabearena dela, abusuzko klausula baten kasu argia litzateke. 

Udal batek txirrindularitza elkarte bati herriko kaleetan lasterketa bat antolatzeko baimena eman dio, baina antolatzaileen segurtasun akats baten ondorioz zer edo zer larria gertatu da. Norena da ardura? Udalarena eta antolatzaileena?

Argindar dorrearen gertuko eremua arriskugarria da zoritxarrez, behin baino gehiagotan ikusi dugunez. Konpainiaren lana da —dorrea harena delako— igotzeko oztopo gaindiezinak jartzea, aditua delako eta horretarako protokoloak eduki behar dituelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.