martxelo otamendi

Andueza, autogobernua eta euskara

2024ko irailaren 21a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ikasturte hasiera posizioak hartu eta erakusteko garaia da politikagintzan. Batzuek iradoki egiten dituzte asmoak, eta beste batzuek sendotasun handiarekin adierazten dituzte. Bigarren taldeko adibidea da PSEko idazkari nagusi Eneko Andueza, pentsatzen duena itzulinguruka ibili gabe adierazten baitu. Harribitxi zenbait utzi ditu asteon eman dituen elkarrizketetan, atzo BERRIAn, eta Euskadi Irratian asteartean.

Abertzaleentzako bizkarrezurrekoak diren bi esparrutan —euskara eta autogobernua— denok aise ulertzeko moduko jarrera politikoa azaldu zuen. Euskadi Irratiko Faktoria saioan esan zuen lanerako eskubidea euskaraz jakiteko betebeharren gainetik zegoela; eta BERRIAn, erakundeetan kudeatzaile onak jartzea dela irizpide nagusia, euskaraz jakin edo ez.

Lanerako eskubideak lehentasuna badauka, mugak lausotzearen eta denok europarrak garen mezua maiz erabiltzen duten honetan, ondo ikusiko du Anduezak polonieraz bakarrik dakiten medikuak kontratatzea Osakidetzak, edo lanik gabe utziko ditu gaztelaniaz ez dakitelako? Maizago batzartu beharko du Anduezak PSCkoekin.

Autogobernuaren auzian, jakinda ez dela egongo EAJ, EH Bildu eta PSE bilduko dituen akordiorik, argi utzi zuen atzo egunkari honetan ez duela oso urruti joateko asmorik, ez diela bide horretan lagunduko EAJri eta EH Bilduri.

Andueza indartuta atera da Hezkuntza Legea berak nahi bezala onartu zelako, ereduen aipamenarekin.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
Juan Maria Duela 6 hilabete
Ez dut entzun ezta irakurri ere Andueza jaunak esandakoa, baina Martxelori irakurrita ez dago dudarik harro lotsagabe baten aurrean gaudela. Bere Catalunyako alderdikide '"hobiratzailea" ez da horrenbesteraino ausartzen, publikoki behintzat.
0
0
Erantzun Salaketa
0/500
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.