martxelo otamendi

Amnistia, oztopo lasterketa

2024ko uztailaren 3a
05:00
Entzun

Aurreikusi bezain mantso betetzen ari da Kataluniako independentzia prozesuan zigortutakoak eta oraindik ikerketapean daudenak amnistiatzeko legearen aplikazioa.

Kataluniako auzitegiak azkar hasi dira betetzen legea, bai bailaretako epaitegiak eta baita lurralde auzitegiak ere. Baina onurak ez dira erabatekoak, batzuen kasuan kartzela zigorra kendu bai, baina poliziei ustez eragindako kalteen (kolpeak, erredurak...) ondoriozko kalte ordainak ordaindu beharko dituzte amnistiatutakoek, polizia horiek kalte ordainak eskatuz gero. Eta kasu batzuetan handiak dira. Aitzitik, amnistiatu dituzte, itxaronarazi gabe, urriaren 1eko erreferendumean parte hartu zuten herritarrak bortizki egurtu zituzten 47 polizia nazional eta guardia zibil.

Auzitegi Gorenak ez gaitu sekula ustekabean harrapatzen, beti betetzen du harengandik, zoritxarrez, espero duguna. Amnistia legea idatzi zutenek argi utzi zuten testuan legeak ez dituela babestuko diru publikoa aberasteko erabil lezaketenak, ulertuta erreferendumaren antolaketan erabilitako dirua ez zela inor aberasteko. Herenegun Gorenak kaleratutako erabakian jakinarazi zuen eutsi egiten diela Carles Puigdemont, Toni Comin eta Lluis Puig atxilotzeko aginduei, galdeketaren antolaketan diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Joango da Puigdemont, agindu zuenez, inbestidura saiora jakinda atxilotuko dutela?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.