martxelo otamendi

Alemaniarren pragmatismoa

2025eko otsailaren 26a
05:00
Entzun

Hauteskundeetan emaitza txarra lortu duen alderdia —hori da igandean SPDko sozialdemokratei Alemanian jazo zitzaiena, botoen %26tik %16ra jaitsita— ez da egoerarik onenean egoten irabazi duenarekin zabalduko duen negoziazioan oso jarrera exijentea edukitzeko. Baina era berean, aitzitik, badaki irabazleak beraren botoak behar dituela kantzilerra izateko; horrek balio handia ematen die dauzkan eserlekuei, eta oso interesgarri jarriko ditu hurrengo asteetako negoziazioak.

CDUk eta SPDk orain arte hitzemandakoa betetzen badute —alegia, negoziaziotik kanpo utziko dutela gorakada handia izan bigarrena geratu zen alderdia, AfD Alemaniarentzako Alternatiba eskuin muturrekoa—, izerdia bota beharko dute agerikoak diren desberdintasunen gainetik akordioa egiteko. 

CDUko kantzilergaiak, Friedrich Merzek, Angela Merkelek alderdia kokatu zuen zentrotik eskuin gogorrera eraman nahi du, migrazio politikak zaildu, eta zentral nuklearrak ostera zabaltzeko ahalegina egin. Hain zuzen ere, SPDk ahalik eta urrutien ikusi nahi dituen politikak dira horiek, alderdiak jarritako marra gorria gainditzen dutelako, eta hurrengo hauteskundeetan boto gehiago galtzeko bide segurua delako. Galdera honi erantzun beharko diote: «Nola egin akordioa Merzekin, hura horren urruti egonda?».

Ikusiko dugu alemaniarrak esan ohi den bezain pragmatikoak diren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.