martxelo otamendi

Aldirikoen eskumen korapilatsua

2025eko urtarrilaren 3a
05:00
Entzun

2010ean hartu zuen Kataluniako Gobernuak ordura arte Adifen eta Renferen bidez Espainiako Gobernuarena zen tren zerbitzuen eskumena: Rodalies katalanez, Aldirikoak euskaraz. Hori jakinda, Kataluniara joan eta aldiriko tren bat hartu behar duen bisitariak uste izango du Adif eta Renfe —hala nola enpresa horien langileak— desagertuta daudela Kataluniako aldiriko trenen mapatik. Ez da horrela, Renfek segitzen du zerbitzua ematen, Adifek kudeatzen duen azpiegituran.

«Zein da orduan Kataluniako Gobernuaren eskumenaren mamia?», galdetu izan die behin baino gehiagotan zutabegile honek lagun katalanei. Kostatu egiten zaie erantzun argi eta zehatza ematea, «maiztasuna, programazioa...», erantzuten dute dudazko aurpegia erakutsiz. Halako, «bada, baina ez da».

Denbora laburrean ikusiko dugu ea lagun katalanak baino argiagoak garen azaltzeko zertan datzan aldirikoen lerro batzuetan Eusko Jaurlaritzak lortu duen eskumena. Planifikazioa —maiztasuna— Eusko Jaurlaritzarena da urte hasieratik, baina Renfek operatuko du zerbitzua —trenak, pertsonala— Adifen geltoki eta tren erreietan. Bitxia izango da formula, lehen urteetan.

Ez dadila gerta Kataluniakoa. Generalitateak zerbitzu gehiago nahi, eta Renfek esaten dio ez daukala ez trenik ez pertsonalik planifikazio hori betetzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.