martxelo otamendi

Agur, Asiron

2023ko abenduaren 29a
05:00
Entzun

Espero zen legez, Joseba Asiron itzuli egin da Iruñeko alkatearen aulkira. Gutxi iraun dio pozak, gutxi iraun dionez, UPNko Cristina Ibarrola atzo arteko alkateari; orduko poz hura tristura bihurtu zen atzo, ekainean abstentzioaren bidez alkatetza erraztu zion PSNk haren aurkako zentsura mozioa babestuta alkate egin baitzuen atzo EH Bilduko zerrendaburua. Geroa Bai eta Zurekin zerrendetako zinegotzien botoekin batera.

Non ikusi ote zuen atzo Asiron bigarren aldiz alkate egin zuten batzarra 2019ko maiatzeko udal hauteskunde gauean isekazko «Agur, Asiron» ozena esan zuen Maite Esporrin orduko alkategai sozialistak? Ez du samurra izan behar berak baino bi zinegotzi gehiago —zazpi Asironek, eta bost Esporrinek— lortu zituen aurkariagatik hori esan, eta handik urte gutxira ikustea gau hartan txalo egin zizuten alderdikideek txalo haiek ahaztu eta alkate egin dutela.

Ez da izango zoritxarreko gau haren aurreko egunetan Esporrin euskara bere kabuz ikasten hasi eta, programa informatikoaren gustu txarreko broma baten ondorioz, nahastu egin zituela agur hitzaren bi adiera guztiz desberdin, alegia, ongietorria emateko balio duena eta, aurrekoa baino askoz ere maizago, despedidarako erabiltzen dena?

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.