martxelo otamendi

Adingabe migratzaileak

2024ko abenduaren 14a
05:00
Entzun

Blokeatuta dago Kanarietan dagoen adingabe multzo handia penintsulako lurraldeetan banatzeko akordioa, PPren esku dauden gobernu erregionalek uko egiten diotelako Espainiako Gobernuarekin ezer adosteari. Kataluniak eta Hego Euskal Herriak askoz adingabe gehiago hartzen dituzte —kopuru absolutuan zein ehunekoetan— lurralde askok baino. Bien bitartean, Kanarietako agintariek ez dakite zer egin, ezin dute horrenbeste adingabe migratzailerekin.

Urteotako esperientziak erakutsi digu egoera larrian —gurasorik eta seniderik gabe, bitartekorik ez, babesik gabe— dauden nerabe horiekin lana ondo eginez gero, merezi bezalako harrera programatua eginez gero alegia, gehien-gehienak arazorik gabe txertatzen direla gure artean: ikasketak egiten, lanbideak ikasten…

PPk bere jarrera oztopatzailea aldatu zain egon beharrean, askoz praktikoagoa —eta justiziazkoagoa— da kalkulatzea zenbat adingabe hartzea dagokien Hego Euskal Herriko bi gobernuei, eta, Kanarietako Gobernuarekin adostuta, gurera bidaltzea.

Gazteek Espainiako Gobernuak emandako ogi bana ekarri beharko lukete besapean, hau da, gurean hartzeak sortuko lukeen gastua Espainiako Gobernuak ordaindu beharko luke.

Arindu egingo genuke kanariarrak jasaten ari diren presioa, eta elkartasun ariketa interesgarria egingo genuke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.