martxelo otamendi

Adarra jo digu Sanchezek?

2024ko apirilaren 30a
05:00
Entzun

Joan den larunbatean PSOEren batzorde federalean parte hartu zuten kideetatik zenbatek edukiko du sentsazioa Pedro Sanchezek —Espainiako presidentea eta alderdiko idazkari nagusia ere badenak— haien borondate ona eta elkartasuna erabili egin dituela asteazkenetik atzora bitarteko denboran, ustez animikoa zen arazoa benetan kalkulu politikoa izan dela ikusi dutenean?

Larunbat goizean, alderdiaren egoitza nagusian Batzorde Federala egiten ari ziren bitartean, milaka manifestarik —12.000 inguru— bat egin zuten Sanchezi babesa eskaini eta dimisioa eman ez zezan eskatzeko deialdiarekin. Supituki sortutako deialdia izan zen, edo Sanchezen jokaldiaren osagarri bat gehiago izan zen? Ostegun eguerdian hasi zen jauzika deialdia mugikorrez mugikor, baina Sanchezek geldiarazi egingo zukeen berak hartutako erabakiaren benetako arrazoia etika politikoaren eremukoa izan balitz.

Zaila da sinestea Sanchezi, gauzak nola gertatu diren ikusita oso erraza delako jendearekin azken minutura arte jolastu egin duen ondoriora iristea. Deialdi pertsonalista, bilera Espainiako erregearekin, ez utzi egingo duela esateko, baizik eta segitu egingo duela jakinarazteko!, atzoko diskurtsoaren lehen bi minutuetako mezu negatiboak utzi egingo zuela pentsatzera bultzatzen zutenak…

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.