Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Bromuroa

2013ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iraneko delegazio bat Genevara doa, Nazio Batuen Erakundeak bertan daukan egoitzara, auzi nuklearra eztabaidatu eta Iranek bere misilen punttak ahal den gehien kamustu ditzan. Misilok ez daitezela ttentte egon, erekzioan eta noranahi begira, parean topatzen dituztenen babes-ahalmenak limurtzen. Negoziaketa latza izango da iraniarrentzat: deskantsu pixka bat eman nahi zaie, noiz?, eta beren indarraren momentu goratsuenean. Umiliagarria, zinez.

Nazio Batuen Erakundearen egoitzako sarreran mural zuri bat dago Adanen erliebe handiarekin. Adan biluzik dago bertan, zakila bistan du. Norbait ohartu da irudia ez ote den iraingarria irandarrentzat, eta NBEko arduradunek murala izara zuri batez estaltzea erabaki dute. Misilen punttak kamustea lortuko duten, ez da kontu segurua,baina Irakek gosaltzen hasterako lortu du bere lehen garaipena: mendebaldeak bromuroz bete du bere kulturaren katilua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.