Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Biska

2015eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Ez dut ezagutu futbol-entrenatzaile askorik. Profesionalen artean, bakarra, Alberto Ormaetxea. Txori kantariak harrapatzen zituen erreklamuarekin: txoriren bat biskan noiz eroriko entretenitzen zen, hark erlajatzen omen zuen gehien futbolaren inguruak sortzen zion estresetik. Orijinala iruditu zitzaidan afizioa, eta entrenatzailea, berriz, estereotipotik urruti zegoen tipo bat. Apala, maitekorra. Urte asko pasatu dira ordutik. Orain pare bat aste Argia-k Gaizka Garitanori egindako elkarrizketak Ormaetxea ekarri zidan gogora, Garitanok ornitologia baino afizio are exotikoagoa baitauka: izugarri gustatzen omen zaio dirua desmitifikatzea.

Futbolak diruaren biska du motore eta tranpa, eta ez baita ohikoa tranpan erortzen ez den jokalariak edo entrenatzaileak ikustea, txoritan egongo naiz Errealaren eta Eibarren arteko gaurko partidan, futboleko dirua ez ote den golak berak baino biskatsuagoa pentsatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.