Ainize Madariaga

Zuzi nazia

2024ko maiatzaren 16a
05:00
Entzun

Antzinako Grezian, greziar hiriak edota greziarrek kolonizaturikoek parte hartzen zuten Olinpiar Jokoetan, zeintzuek sinbolizatzen baitzuten nazio helenikoaren batasuna. Joko horien funtzio politikoa ezin ukatuzkoa da, nazioartean baina baita estatuen barnean ere. Konparazione, apirilaren 16an Olinpiatik abiatu zen zuzi olinpikoa maiatzaren 8an —Frantzian besta nazionala— iritsi zen Frantziak okupatzen duen lurretarat: Marseillarat; zeren egiteko, eta, ehun egunez Hexagonoaren mugen zauriak barnatzen segitzeko.

Ibilbide horren hamabigarren etapak Euskal Herriari eraginen dio, hain xuxen ere, astelehenean, Lapurdi zeharkatuko baitu, Biarritz, Angelu, Donibane Lohizune, Baiona eta Hazparnetik iraganez.

Zuziaren ibilbidearen asmakizuna deigarria da, Carl Diem nazi erregimeneko kirol teorialari alemaniarrak kreatu baitzuen, Berlingo Olinpiar Jokoen karietara, III. Reicheko Kirol ministroak izendaturik. Krupp arma-lantegiek fabrikatu zuten zuzia, 1936an, eta erregimenaren propagandarako baliatu zuten, arraza gorenaren teoria garraiatzeko, Antzinako Greziaren gorputzaren kultua bereganatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.