Ainize Madariaga

Zozoak beleari ipurbeltz

2024ko martxoaren 12a
05:00
Entzun

Ebakuntzak arrakasta bikoitza izan zuen: sendatu baitzuen gaitza, baina, gainera, Allande Oihenart poeta handiaren lanari aitzi egiteko kuraia eman baitzion Gidor Bilbaori. Kirurgialariaren erreferentzia eskatuko diot, bere mintzaldi baten behatzeko luxua ukanen dudan ondokoan. Ez dugu araiz ebakuntza baten beha egon beharko Oihenartez gozatzeko. Zeinen estimagarria den Bilbaok eraiki duen zurubia, zeinak ematen baitigu parada euskaldunak eta gure klasikoak adiskidetzeko. Zeren eta «klasikoak» entzun eta baitirudi harresi gaindigaitza zutitu behar dela. Gidorrek ez du ukatzen Oihenart zaila denik, baina gustagarria dela frogatzen du. Legegizon handi horrek, konparazione —artetik errateko, Bilbaok aurkitutako liburu atal bati esker—, karrikako manera ekarri du idatzirat: Xikito-Perrakaka. Lerroei esker XVII. mendeak zipriztintzen nau. Ez dira ele laketgarriak, horixe ezetz: «[...] Hor den putarik handienak/ erran bezat niri 'xikito'». Errefera ere berdin mina: «[...] Bana hire leinukoetarik/dikusaguk, traidor(e) izanez,/ dilindan ardur(a) urketarik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.