Fiskaltzak hamalau urteko kartzela-zigorra eta biktima bizi den herritik hamar urtez urruntzea eskatu ditu Mario Lopezentzat. Justizia-sistema honetan fede handirik ez dut berez, baina uste dut eskaerak berak, egoera hausnartzera eraman beharko lituzkeela asko. Izan ere, badira Gernikan 13 urteko ume baten eta haren entrenatzailearen artekoa onartutako sexu-harremanak izan zirela esan dutenak, eta badira isiltasun mingarriak ere. Fiskalaren eskariak pentsarazi behar liguke biktimaren kontakizuna gordina eta sendoa dela, eta epaiketaren aurretik gizon bat zigortzen ari omen ginenok ez geundela hain erratuta. Eta ez, ez gaitezen errugabetasun printzipioan babestu posizio argi bat ez hartzearren. Izan ere, errugabetasun printzipioa termino judiziala da; epaileak zor dio akusatuari. Guk, herritar xumeok, gizarteak, ez diogu inori ezer zor, ordea, biktimari ez bada. Guztion ardura baita mundu heteropatriarkal eta matxista hau desegitea, eta lortzen ez dugun bitartean, guztiok zor diegu babesa haren ondorio gogorrenak jasaten dituztenei. Nik beti sinistu(ko) dizut.
Zorrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu