Onintza Enbeita

Zoriona

2024ko azaroaren 16a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Haurdunaldiari esker jakin dut nire inguruan umerik ez daukaten zenbait emakumek nahi gabe hartu zutela erabaki hori. Orain arte ezer esan ez, eta orain kontatu didate bere garaian saiatu zirela ama izaten, baina ez zutela lortu. Polita izan da haiek besarkatzea, haiekin hunkitzea, negar eta barre egitea. Guztiok egon gara ados gauza batean: zergatik galdetzen digu jendeak hainbestetan ea ama izango garen edo ez? Askok baleki zenbateko mina egiten duen! Norbera nahia utzi eta ezina onartu beharrean dagoenean ere, dale: «ai, zu ondo bizi zara ama izateko», «ume bat izan behar zenuke zer den jakiteko», «ez dakizu ze ederra den ama izatea»… Jakina, galdera beti ari da biologiaz. Ze izan zaitezke harrerako ama, baina kasu horretan jendeak galdetzen jarraituko dizu. Bizitza sorpresaz, aukeraz, nahiez eta ezinez beteta dago, eta, kapitalismoak kontrakoa esaten badigu ere, beti ezingo dugu guk nahi dugun hori lortu. Eta, hala ere, zoriontsuak izan gaitezke derrigor egin behar ditugula esan diguten gauzak egin gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.