Itxaro Borda

Zonbiak

2025eko apirilaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Eguraldia erotzen doala diote batzuek, kaos klimatiko edo desoreka orokorraren hobendun bakarra natura balitz bezala. Gizakiaren eragina baztertzea eta ahantzaraztea da hondar hamarkadetako masa medien zeregin nagusia. Konfinamendu denboran ikusi eta ikasi dugu naturak preseski, bere leku osoa berreskuratzen duela aski laster: humanoa desagertzen baldin bada ere, bizia ez da desagertuko planeta honen azaletik, eta Kafkak maisuki erakutsi zuenez, hurrengo energia pindarra gaur egungo kakalardoen zelulen artean aurkitzen da. Etorkizuna pario bat da eta partidua hogeita bira jostatzen da.

Basamortuaren muineko lehorte boladen erasoen kontra malgortzen dira hainbat landare, erreakzio atabiko batez. Hilabeteetan iraun eta ur eskasaren estresari buru egin dezakete. Eta bat-batean, landare-zonbi horiek loratzen ahal dira, jakintsuen harridura sortuz. Afrikan, Hego Ameriketan eta Australian seinalatu dute berpizten diren begetal floken presentzia mirakulutsua. Ikerlarien arabera, gene bereziak aurki daitezke belar mota hauetan, biharko laborantza industriala —bistan dena... besterik ba al da?— aldaketa klimatikoari egokitzen laguntzeko...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.