Itxaro Borda

Zeruen erranak

2025eko apirilaren 5a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Ez dakit ni bezalakoak zareten... baina nik, kasik goiz oroz, eta badu hamarkadak, ez dudala urrats mikorik egiten Sud-Ouest izparringiko horoskopoaren aholkuak irakurri gabe. Garai urrun batean, aitor dut, Egunkaria-koak azpatzen zidala bizitzaren norabidea, euskara pür eta dür batean! Bistan dena, ez dut sinesten iragarpen horietan, nahiz eta interesatzen zaizkidan asko literaturaren ikuspuntutik. Astroen eta izarbelen menpe nago txikitatik, ilargiaren egoera aldaketa bakoitzak demagun, loa ebasten didala oraindik ere. Halaber planetak lerroan jartzen direnean Esne Bidearen ipularretan. Sky tonight aplikazioarekin, Oragarre Oihanarteko loriotik, gaua zohardi tipil denean, ahariaren konstelazioa bilatzen dut han hara, justu Andromedaren eta Hirukiaren auzunean.

Nire zeinu astrologikoa ez da opari bat: eskorpioi jatorriko ahari adardunetatik naiz. Nola bizi horrelako destino karga zakar batekin, gehienetan gauzak egiten ditugulako, gero deboilaren minean hausnartzeko. Hargatik gustatzen zait, alabaina, maitasuna, lana, dirua eta osagarriarekiko azalpenak oro baikor dabilzkidanean. Eta nori ez?

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.