Idurre Eskisabel Larrañaga.
Bira

Zerk?

2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Zerk eraman ote du Hollande,Telesforo Monzon loriatzeko pastorala sutsu txalotu zuen hura, politika egitea beste errurik ez duen Aurore Martin saltzera? Zerk politikari zuberotarra Espainiaratzearen kontra egindako adierazpenak jatera? Espainiaren galdeak, kontratu handien promesak, diruak.... Baliteke. Edo, Manuel Valls Barne ministroak bere kabuz hartutako erabakia ote da? Baliteke hori ere, batik bat, dioten bezala haren helburua nabarmentzea eta Sarkozyren biki gorrixka bihurtzea bada.

Baina nago kalkulu politiko zehatzen gainetik frantziar nazionalismoaren senak erabaki duela Martinen patua. Izan ere, jakobinismorik itsuena erraietan iltzatuta duten agintarientzat —eskuin zein ezkerrekoentzat— amesgaizto behar du Ipar Euskal Herrian gertatzen ari denak: uztai politiko guztia egitura politiko propio bat aldarrikatzen, hau da, apal bada ere, herri bat direla adierazten; hots, nazioalismo frantziarraren ardatza kolokan jartzen.

Erasoa da erantzuna: esaterako, Vallsen adierazpenen bidez egitura propioaren eskaera ETArekin lotzea —eta, beraz, terrorismoarekin—, edo Martin atxilotuz mendeku hartzea zein probokatzea. Bazterrak nahastea, zatiketa bilatzea.

Zer diren gauzak, horren guztiaren kontra herri bat gorpuztu zitzaien atzo Baionan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.