Onintza Enbeita
BIRA

Zergak

2018ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Pedro Sanchezen gobernuak argindarraren prezioa arindu nahi duela dio. Horraino notizia ona dirudi. Kontua da argia ekoizten duten enpresen zergak direla zuzenean bajatuko dituztenak. Horrela, zeharka, kontsumitzaileon faktura txikituko da. Ekuazio logikoa dirudi, baina kapitalaren merkatuan ez du logikak askorik balio. Handiarentzat merkeak diren gauzak, garestiak izaten dira askotan txikiontzat.

Adituek telebistan esaten dutenaren arabera, ordaintzen dugunaren zati bat baino ez dagokio kontsumitzen dugun argiari. Beste guztia zergak dira. Hainbat aldiz esan digute wattaren salneurriak goia jo duela, baina behin eta berriro garestitzen da faktura: euririk egiten ez duelako, haizerik ez dabilelako... eta batezere, gure oinarrizko beharrak egunero enkantera ateratzen dituztelako guretzat ulergaitzak diren terminoetan. Han urruneko leku baten, guri eragiten ez diguten hainbat zenbakiren arabera, guri zuzenean eragiten digun zerbaiten prezioa erabakitzen dute. Eta azkenean, oinarrizko zerbitzua izatetik luxua izatera pasatu da argia.

Bitartean, jendeak bi aldiz pentsatu behar du interruptoreari eman edo ez. Baina ez dira jende horrenak jaistea merezi duten zergak. Egin diezaiegun berriz ere mesede enpresa handiei, eta haiek nahi badute, egingo dute zerbait gure alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.