Ainize Madariaga

Zerba langilearekin

2024ko uztailaren 23a
05:00
Entzun

«Zer duzu egin nahi?», galdetu dio baratzezainak. «Ez dakit... Zer dago egiteko?», erantzun dio langile motibatuak, tomate-ondo-herronka zinez luzeei so dagoela, berotegien plastikozko fereken eraginez, turrustan dariola izerdia kopetan beheiti, oraino indarka deusetan hasi gabe.

Baratzezain maitagarria, jende arrazakoa bainoago, barazkien familiakoa dela pentsatu du, zerba mota bat izan daitekeela, hain justu ere. Ez zaie denei emana enplegatzaile-rola; behar da horretarako balio izan. Nehori lanen bat egiten eskatzea ez baita baitezpada aisitena; ez denendako, segurik. Lagungarria da, zerbak bezala, baliokideen artean ibiltzea, arloa ongi ezagutzea, ezin hobeki neurtzen baitu eginbeharren zama; badaki zer eta zenbat dagoen egiteko. Horrek legitimo egiten du galdatzailea, bera delako oroz lehen langileena, eta, zerba noble batek nola, hala eman dio hautua langileari: «Zer duzu egin nahi?». Haatik, azken horrek ez du oraino ofizioa kontrolatzen, lanari sorgor zaio, ezjakintasunagatik.

Bien arteko uztarketak, kontraste handiko plater konbinatua osatuko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.