Ainize Madariaga

Zaintzaren heriotza

2023ko abenduaren 12a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Talde lana ez da beti eraikitzailea. Aski du ardi buruak ideia argia edukitzea tropa osoak gibeletik til-til jarraitzeko, arroilan erroizteraino. Eta hortxe emaitza: Txilindron meta. Ezin uka, ze gustagarria den gure eskualdeetako artzainek artatu kabalen haragia. Platera bilakatzen da orduan herioa eta biziaren arteko topalekua: hildakoari esker jaten ari dena biziko baita. Bizilegea. Alta, beganismoaren aldeko euforia kolektiboa ez zait arras burutsua egiten, areago, izialdura pizten dit. Maitatu dut Josebe Blancok nola laburtzen duen nekazaritzako elikagaien industria ezinago kapitalistaren mehatxua, Hausnarrean eguneroko ederrean: «Jendartearen sektore batek heriotzarik gabeko bizitza nahiko luke, eta intentzioa ez da txarra, baina ez da errealista. Heriotza bizitzaren parte da, ez du beste bueltarik; eta onartu ezean, naturaren kontrako bide horretan, amildegira goaz ezinbestean». Laborategiko haragiarekiko menekotasunak galduko baititu abereak bai eta bazterrak hain ongi zaintzen dituzten milaka laborari ttipi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.