Itxaro Borda

Zabor-jale

2024ko abenduaren 8a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Euria ari zuen. Errobi hegitik paseatzeko atera nintzen euritakoa eskuan. Itzultzean nuen ikusi, ohikoan Grenet zubi puntan, iturritxo publikoan bere plastikazko bidoi handiak betetzen ageri den adineko emaztea, zabor ontzi baten hondoa tematsuki arakatzen. Ari nintzen nerener ea zerbait erori zitzaion. Eta ohartu nintzen, likido marroi izenda ezinez estalitako entsalada hostoz troxatu ogitarteko zati bat ilki zuela, ondotik pasatzen zitzaizkion jendeei kasurik egin gabe. Goragalea nabaritu nuen. Nire atzetik zetorren gizonak burua mugitzen zuen pobreziaren espektakulu errepikatuegiak aspertzen bailuen...

Agnes Varda zenak bazuen film bat, hondartzetan edo karrika ertzetan janaria biltzen zutenei buruz moldatua, eta ez ziren baitezpada pobreak, hondar jangarri harrapatzaile tradizio luze baten azkeneko katebegiak baizik. Emazte horren kasua bestelakoa zen. Ogi puska zitala ahora eman zuen, likido likitsa ezpainetan behera zeriola. Naka-naka ari zen, eguberriko erosketak eginik, eskuak poltsaz kargaturik Tranbusera ernatzen zirenak so tzar ezkel batez desafiatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.