Itxaro Borda

Woke

2025eko otsailaren 2a
05:00
Entzun

Guillaume Fauveau prentsa argazkilariaren erakusketa zabalik da dagoeneko Aturri hegiko Didam erakustokian: ez huts egin! Euskal Herriko aktualitatea egiten duten batzuen potretak badira, emigranteen Pausa aterpeko argazkiak, bai eta, besteak beste, Twin Peaks aire bat daukan Mauleko arrats apal baten gatibua ere. Baionako Udalak eskaini aperitif-petits fours delakoez goxaturik, haize hegoa xuxurlari zebilen gaualdi eztiaz balia, gutariko asko Atalanteko ostatuan nagitu ginen, Zigor artista eta Alexia adiskidea barne.

Arteak, bereziki arte garaikideak, iratzarrik egoten laguntzen gaituela genioen. Hainbat kontserbadorerentzat iraina den eta esnatua erran nahi duen woke eta wokismo ingeles hitzak ahoskatu genituen berehala, injustiziak, diskriminazioak edo subalternoen minak onartu nahi ez dituen jendarte hetero-zuri-okituaren aurka ari bagina bezala. Eletzar horiek performatiboak dira gainera: egitura neoliberalak ez du kontradikziorik nahi, diskurtso ekologistak, feministak edo proletarioak oro gutxiesten ditu, izan eta izenei izateko eskubidea bera ukatzeraino.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.