Onintza Enbeita
BIRA

Utzi bakean

2023ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Ez nuen ezer esan nahi, dena esanda dagoelako, baina baten pazientziak neurri jakina dauka. Harrigarria da ETAk bere jarduna utzi eta hamarkada bat baino gehiago pasa ondoren, haren ekintzen izenean eta inolako zentzurik gabe, Fermin Muguruzaren animazio filmaren harira egiten ari direna. Filmean ez dago espainiar eskuinak eta faxistek ikusten duten gorazarrerik. Dena dela, ez da nahikoa izan filmari eraso egitea: orain, Muguruza bera Goya sarien banaketa-galan egon izana ere arazoa da. Eta orduan pentsatzen du batek arazoa ez dela nora joaten garen, zer esaten dugun, zein hizkuntzatan ari garen, indarkeria eragile askok erabili dutela erakutsi nahi dugula, alderdi politiko bat edo beste bat defendatzen dugula publikoki, zer amesten dugun, nazioartean zein lagun ditugun edo haien alde zein kausa babesten ditugun. Askotan pentsatzen dut arazoa gure existentzia bera dela: euskaldunona, libre bizi nahi dugunona. Izan ere, pentsatzen dut gu oraindik ere izateak, gure hizkuntzan mintzatzeak edo gure herriaren zatiketa gainditzeko dugun moduak etengabe jartzen dituela zalantzan haien balio ustez sakonak. Gu gara haien zatiezintasuna gezurra den seinale. Horregatik ez da nahiko film bat boikotatzen saiatzea: hura egitera ausartu dena ere zapaldu egin nahi lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.