Ainize Madariaga

Uspel-isla

2024ko uztailaren 5a
05:00
Entzun

«Ez zarete ohartzen, baina karrikarat ateratzean, gerlarat zoazte. Eta etxeratzen zaretelarik, frustratuak zarete, uspelez beteak», bota digu adiskide uruguaitarrak, deplauki, ahoan bilorik gabe. Min ematen du geure egunerokoaren potreta lerro horietan islatua ikusteak, baina konplexurik gabeko kanpoko so horrek badu egia gordinetik.

Biltzar nagusian juntatu dira euskaldunak, zein oraino hala ez direnak. Espazio bera partekatu behar du taldeak urte guzian; junglako zuhaitz ilunen artean, zuhaixkek lepoa ezin gehiago gora luzatu behar dute, zeruko leinuruetatik sorta bat edanez, biziraun nahi badute bederen. Uroski araudia argia dute: komunikazio osoak euskarazkoa behar du izan. «Delako horrek erran dit baztertua sentitzen dela euskaraz ez baitaki». Badaezpada ere, ez da biltzar nagusirat jin. Miretsirik nago nolako artez jendea gai den, irudimena dela medio, eguneroko elkarrekintzak aitzinerazteko: espaloitik jautsi gabe, eskaintza linguistiko inklusiboak egiteko. Borreroa biktima bilakatzen utzi gabe, zeren, elkartetik kanpo, paisaia oso-osoak baztertzen baikaitu gu; euskaldunok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.