Onintza Enbeita

Urtebete

2024ko urriaren 9a
05:00
Entzun

Ez nuen urriaren 7a efemeridetzat hartu nahi, baina sutan daramatzat egun bi. Sare sozialetan, albistegietan, Ekialde Hurbilari buruz egindako programa berezietan… ekin eta ekin ari dira Israelek abiatutako genozidioari data jarriz. Egia da iazko urriaren 7an Hamasek ekintza armatu bortitza egin zuela, baina honezkero, munduak badaki hori ez dela Israeli inporta zaiona. Israelek Gaza, Zisjordania, Libano eta Siria beretzat nahi ditu. Palestinaren kontrako genozidioa aspaldi hasi zen: okupazioa hasi zenean. Ez da urterik iragan Palestinari lurra murriztu ez zaionik, edo palestinarrik hil zein torturatu ez dutenik, edo Israelgo ejerzitoa ume palestinarren kontra oldartu ez denik. 

Amorrua ematen dit, eta etsipena ere bai, duela urtebete hasi omen zen gerraz hitz egiten ari den jendeak. Zer esanik ez gerraz edo estatu biren aukeraz hitz egiten duten politikari eta kazetariek. Hau aspaldi hasi zen eta genozidioa da, eta estatu bi ez dira kabitzen, batek bestea desagerrarazi egin nahi duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.