Onintza Enbeita

Urdaibain ez

2024ko urriaren 17a
05:00
Entzun

Ez dakit zergatik ez diguten Busturialdeko biztanleoi galdetu ea museo bat gehiago nahi dugun eskualdean edo ez. Bide batez, jakin nahi nuke ea zergatik izan behar duen museo horrek Guggenheimen sukurtsal berria. Ez digu inork esan ea zergatik garbitu dituzten Dalia zaharraren inguruko lur kutsatuak, eta ez industrialde zahar osokoak. Museoaren eraikin batetik bestera egingo omen duten bidea badago, eta ez dakit non paseatu ahal izango garen besteok, dena turistaz betetzen dutenean. Ez dut ulertzen zergatik ari den jendea etxebizitza turistikoak egiten gure bizitza erabat baldintzatuko duen turismo eredua diruaren izenean zilegituz. Inork ez du aztertu benetan Guggenheimek ekar dezakeen dirua zenbat eskutan geratuko den, edo diru-erreserba publikora ezer iritsiko den gure bizi-baldintzak hobetzeko. 

Zapatuan manifestazioa egingo da Gernikan, Urdaibain Guggenheim berria eraikitzeko asmoa bertan behera uzteko eskatuz. Arrazoi asko daude manifestaziora joateko. Oinarrizkoena azpimarratu dezagun: ez diezagutela adarrik jo. Ez dira guztiongan pentsatzen ari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.