Onintza Enbeita
BIRA

Ura

2023ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Gaur Uraren Nazioarteko Eguna da. Gauza guztiek daukate eguna, eta urak ere behar zuen berea. Orain ura ez pribatizatzearen aldeko eguna behar dugu. Izugarria baita edateko urarekin egiten ari zaizkiguna: eta ez bakarrik munduko leku urrunetan, hemen ondoan ere bai. Gure kasua nabarmena da: eraman gintuzten Busturialdetik Bilbao-Bizkaia ur partzuergoaren barrura, eta orain inoiz izan gabeko arazoak ditugu. Esan ziguten ez genuela geure burua hornitzeko aukerarik, nahiz eta urte askotan ikusi dugun hori ez dela horrela, eta orain Bilbao Bizkaiko intxaurrak lau. Arazoren bat baduzu, ustel zaitezke telefonoan, ez ditu gure udalak entitatetzat hartzen, ez du inolako interesik estolderia sistemak hobetzean, hornidura sarea konpontzeaz ez du ezer jakin nahi...

Gaur, Uraren Nazioarteko Egunean, eskerrak eman nahi dizkiot bihotz-bihotzez Busturialdeko EAJri egindako txapuza honengatik. Ez dakit nori egingo zion mesede aldaketak, baina herritarroi ez. Ura geneukan eta ur hori kudeatzen genuen. Orain ez ei daukagu urik, eta ez daukagun uraren horniduraz arduratzen direnek ez daukate herritarren galderentzat erantzunik.

Ez da joan behar multinazional handien gaiztakeriaren atzetik; hemen ere gutxi batzuek negozioa egin nahi dute beste guztiona ere baden urarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.