Onintza Enbeita
BIRA

Ura

2022ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Gasteiztik etxerako bidean atera genuen gaia, berriro. Zadorrako urtegia inoiz ikusi dugun baxuen dago oraindik, eta ezin izan genion Busturialdeko uraren kontua aipatzeari eutsi. Pertsonalki mintzen nauen gauza bat da. Politikoki izugarrikeria handia da egin digutena, baina norbera lelotzat hartzera iristen direnean, ez dago lasaitasunerakobetarik. Guk badaukagu ura, eta ur hori ondo kudeatu dugu urte askoan. Orain, ordea, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren parte gara eta arazoak baino ez ditugu. Jendeak udalera deitzen du konponbide eske, baina Partzuergoarentzat bezero bat gehiago baino ez dira udalak; batez ere Bildukoak. Ez dakit nola egiten duten lo lasai Busturialdeko Ur Partzuergoa saldu zutenek. Ura dagoen lekura ura ekartzeko dirutza gastatu dute, nahi duten bakarra delako tutu berriak sartu eta dirua irabazten jarraitzea.

Eta zer esan zenbait komunikabideri buruz? Euskal Herri osoa lehorteak hartuta, eta Busturialdea albistegietan, etengabe. Herrira irudiak hartzera etorri eta partzuergoaren afera azaltzerakoan, harritu egiten ziren kazetari gehienak. Ez dute horretaz idazteko edo hitz egiteko tarterik izan, ordea. Errazagoa da uraren eskasia eta hura konpontzeko neurriez galdetzea jendeari. Pribatizazioak eta EAJk behar duten adina espazio ez dago informatiboetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.