Onintza Enbeita

Unibertsitatea

2024ko urriaren 3a
05:00
Entzun

Irakaskuntzaren balioa, pisua eta garrantzia nabarmenak dira. Gizarte kritikoa edo kritikarako kriterioduna hezkuntza sistemak eraikitzen duela pentsatu dut askotan. Hemen, hala ere, azken urteetan irentsi eta botaka egitearen formula aplikatu izan da orokorrean. Ez beti, eta ez irakasgai guztietan, jakina. Ikasleek begi bat irekita egiten dute lo, ordea. Badakite haien irakasleak nor diren ikasgelaren barruan eta handik kanpo. Eta haien haserrea erakutsi dute EHUko zuzenbide irakasle faxista baten aurrean. Sare sozialetan jarri izan dituen mezuen harira, haren kanporatzea eskatu dute, eta momentuz zigortu egin dute. Sartu naiz sareetara zertzuk idatzi izan dituen ikustera, eta jakina, ez du balio adierazpen askatasunak, edo norbere kontu pertsonaletik idazteak, edo lekuz kanpo hartutako hitzak izateak. Faxismoari ezin zaio lekurik egin inon, baina are gutxiago pertsona kritikoak eta kriteriodunak eraiki behar dituen instituzio batean. Ez dezagun, balio demokratikoen izenean, erabat haren kontra dagoen ezer goraipatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.